Entradas

Azken Sarrera

Imagen
Portfolio hau Irakasle Funtzioko ikasgaian arreta gehien deitu didaten gaietan oinarrituta dago. Azken lauhilabete honetan tertulia dialogikoen bidez eta bideo forumen bidez irakaslearen funtzioa zein den haur hezkuntzan eta honek daukan garrantzia ikasi eta garatu dugu eta era ezberdin batean irakaslearen funtzioak dituen kontzeptuak barneratu ditugu.  Aurkeztutako 1. sarreran, Eta Covid-19 egoerarekin esko letan zer? , galdera honi erantzun nahi zaio. Hau erantzuteko, Vicenç Arnaizek gai honen inguruko hitzaldi batean parte hartzea oinarria hartzen da eta bera hainbat gomendio ematen ditu. Gainera, haurren sentimendua kontuan hartu behar dela adierazten du eta umeen egoeran jarri behar dugula arreta, jarduerak egokitzen baino; izan ere, irakasleak beti egoten dira berritzen, eta gelako jarduerak bizi dugun egoerara egokitzea dirudiena baino errazagoa da. Bera adierazten du Montessori, Pikler, Wallon eta Piaget hezkuntzan izandako proposamenak (autonomia, haurra errespetatzea, ga...

Eskola Publikoen borroka

Imagen
“Hezkuntza salgai” dokumentala, hezkuntza publikoak gaur egun duen egoera aztertzen duen filma da, STEILAS Sindikatuak sortutakoa eta 2018an atera zen. Bertan ere eskola publikoa eta pribatuaren arteko ezberdintasunak aztertzen dira. Gainera, gaur egun, hezkuntza-prozesua enpresa-beharrak asetzeko pentsatuta dago. Esaten da hezkuntza bizitza osorako eskubidea dela. Honen barruan bereizten da eskola publikoa, itunpekoa eta pribatua. Aipatzen den bezala, eskola publikoa herritarrek prestakuntza jasotzeko duten eskubideari erantzuten dion erakundea da. Gizateriaren aldeko langileriaren konkista izan da eskola publikoak lortzea, baina aldi berean oso zigortua izan da erakunde hau eskubide publiko horiek pribatizatzeko helburuarekin. Historian zehar hezkuntza hainabat aldaketa jasan behar izan ditu. Trantsizio garaian Estatuak Vaticanorekin hitzarmen bat sinatu zuen, oraindik indarrean dagoena, esaten duena eskola publikoetan erlijioaren ikasgaia eman behar dela. Beste aldetik, 1980. urtear...

Loczyn irakaslearen lana

Imagen
Bernard Golsek eta Miriam Rassek, Bernard Martinok zuzendatutako Loczy, una escuela de civilización filma 2015ean atera zuten, Loczy institutuari buruzko hainbeste lan batzuk egin ondoren. Gaur egun, filma salgai dago, baina ez da posible online ikustea. Bertan, Loczy eskola besteengan bereizten dituen ezaugarriak aurkezten dira. Loczy Budapesten kokatuta dagoen institutua da, Emmi Pikler sortutakoa. Pikler ikusi zuen, Bigarren Mundu Gerra amaitzerakoan, Budapesten umezurtz asko zeudela edo haien gurasoak ez zituztela nahi, eta premia hori betetzeko Loczy sortu zuen. Denboraren poderioz, umezurtzen kantitatea murrizten joan zen eta Loczy umezurztegi batetik izatetik haur eskola batera izatera pasatu zen. Institutuko irakasleak adierazten dute Loczy umezurtegia zenean haurrak orain baino hobeto ezagutzen zutela, orain egunero ere umeekin egon arren. Umezurzteko umeak askatasun motriza handiagoa zuten eta orain nabaritzen dute haurrak motrizitate zailtasunak dituztela. Esaten dute ere um...

Zer da Konfiantzaren Pedagogia?

Imagen
Arizmendi ikastola Haur Hezkuntzarako “erdu” proiektua proposatzen du. Proiektu honetan, ikastolak sartu berri diren haurrei harrera egiten die eta 0-6 urte bitarteko etapan, gerorako, batez ere haurren garapenerako, lagungarriak izango diren oinarriak finkatzen ditu. Etapa honetan haurrak testuinguruarekiko oso sentikorrak dira eta inguruneak eragin handia izaten du haiengan. Horregatik ikastola honek behaketaren psikologia proposatzen du, eta behaketarekin baieztapenak egiaztatzearen posibilitatea dago; ondorioz pedagogiaren oinarri fidagarriak eraikitzen dira. Ikastolako familien harreran, hasieratik guraso eta eskolaren arteko harremana sortzea proposatzen da konfidantza giroa sortzen, eta hau haurrek nabaritzen dute. Familia eta ikastolako harremana segurua bada haurra segurtasun hori ere sentituko du eta hau eragingo du haurrak disfrutatzea eta esploratzeko gogoak izatea. Familia eta, bereiziki, ume bakoitza dakarren “motxila” kontuan hartzen da harrera ahalik eta hoberena egitek...

Jolasaren bidez ikasi

Imagen
Imagine Elephants ”Crecer Jugando” Fundazioa aurrera eramandako proiektua da, jolas espontaneoren garrantzian oinarritzen dena. Bertan, haurren arloko profesional askoren esperientzia aurkezten da, adibidez Francesco Tonucci, Irene de Puig, Joan Rovira edo Mar Romera bezala. Proiektua, hauen elkarrizketen osatuta dago eta ondorio bezala erreportaje lineala sortu dute guztien elkarrizketak batuz.  Gure gizartean ez dira haurrak kontuan hartzen eta gutxiago hauek dituzten beharrei, jolasari bereiziki. Gaur egungo haurrek ez dute jolasteko lekurik, denborarik, materialik ezta jokalaririk. Haurren eskubideen hitzarmenean aipatzen da haurrek jolasteko eskubidea dutela. Honekin batera ere aipatuta dago haurrek instrukziorako eskubidea dutela. Bi hauek artikulo ezberdinak dira baina biak mail berean daude, eta horregatik jolasari instrukzioari beste garrantzia eman beharko litzaioke.  Esan beharra dago jolasa barrutik ateratzen dela guk honen protagonistak izaten, eta dibertsioan ald...

Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?

Imagen
Berritzegune Nagusiak 2020ko ekainean, Covid-19 sortutako egoeraren ondorioz, hitzaldi digital batzuk antolatu zituen. Hauek irakasleentzat bereiziki zuzenduta zeuden eta 1000 irakasle baino gehiago parte hartu zuten, baina publikoak dira eta edonor ikusi ditzake. Bertan Vincenç Arnaiz Psikologoak parte hartu zuen eta eskolek agoera honi aurre egiteko hainbat jarraibide eta aholku proposatu zituen.  Vicenç Arnaizek hasten du galdetzen nola nahi dugun gu 2020-2021 kurtsoa izatea koronabirusa sortutako egoera honek kontuan hartuta. Kontuan izaten du hezkuntzan lan egiten duten egoera eta ikastetxeen egoera nola dagoen, baina hitzaldian lortu nahi duena pedagogian zentratzea da.  Berak aipatzen du ikerketa baten ondorioa dela umeen 40% gaizki egon direla etxean itxita, eta umeen 60% ondo. Datu hau kontuan hartuta Arnaiz-ek ondorioztatzen du datu hauek kaltegarriak direla eskolentzat eta honek esan nahi du eskolek umeei eskainitako zerbitzua ez dela hainbesterako. Orduan, hau egia...