Jolasaren bidez ikasi
Imagine Elephants ”Crecer Jugando” Fundazioa aurrera eramandako proiektua da, jolas espontaneoren garrantzian oinarritzen dena. Bertan, haurren arloko profesional askoren esperientzia aurkezten da, adibidez Francesco Tonucci, Irene de Puig, Joan Rovira edo Mar Romera bezala. Proiektua, hauen elkarrizketen osatuta dago eta ondorio bezala erreportaje lineala sortu dute guztien elkarrizketak batuz.
Gure gizartean ez dira haurrak kontuan hartzen eta gutxiago hauek dituzten beharrei, jolasari bereiziki. Gaur egungo haurrek ez dute jolasteko lekurik, denborarik, materialik ezta jokalaririk. Haurren eskubideen hitzarmenean aipatzen da haurrek jolasteko eskubidea dutela. Honekin batera ere aipatuta dago haurrek instrukziorako eskubidea dutela. Bi hauek artikulo ezberdinak dira baina biak mail berean daude, eta horregatik jolasari instrukzioari beste garrantzia eman beharko litzaioke.
Esan beharra dago jolasa barrutik ateratzen dela guk honen protagonistak izaten, eta dibertsioan alderantziz gertatzen da, kanpotik eragiten gaituen zerbait da eta ikusle bezala jartzen digu. Honek eragin dezake edozer jolas bat izatea edo tormentu bat izatea. Adibidez, esaten badiogu haur bati gutun bat idaztea tortura bat izan daiteke bera ez badu egin nahi, baina bera aukeratzen badu amonari gutun bat idaztea jolas batean bihurtu daiteke eta gogotsu hartzen badu jarraitu dezake familia osoari gutunak idazten. Jarduera bat haurrarentzat behar bat edo inposaketa bat izan daiteke.
Gainera, konexio emozional sakonak benetako jolasa izatea eragiten du eta jarduera ez uztea suertarazten du. Jolasa dagoenean ez dago aurretik planifikatutako proiektua, jardueraren garapenarekin inprobisatzen da. Bestalde, haurra zapuzten bada, egiten ari den jarduera berarentzat jolas bat ez delako da, eta hori lortzeko gai ez den helburu batzuk aurretik proposatu ditu.
Inork ez daki zenbat ikasten duen haur batek jolasten. Honekin ondorioztatu daiteke jolasa uzte den baino garrantzitsuagoa dela. Jolasaren garrantzia kontuan hartzen ez denean, haurrei bakean jolasten uzten zaie; baina jolasaren garrantzia kontuan hartzen denean, hau kontrolatzen zaiatzen da, eta horrek jolasak jolasa askea izateari uztea eragiten du.
Gaur egungo haurrek gero eta gutxiago jolasten dute beste gauzetaz presionatuta daudelako, adibidez ordutegi betearekin edota eskolako etxeko lanekin. Heldu batek ez zuen jasatuko haurren ordutegia, hainbeste eskolako ordu kopuruarekin eta hauek amaitzerakoan eskola kanpoko jarduerekin. Haurrak jolasteko denborarik gabe uzten badira, ez zaie uzten nor diren edo zer gustatzen zaien jakin, eta, beraz, ezin izango dute nortasun propiorik eraiki.
Eskolako hezkuntza formalean, hau da, curriculumean, jolasa planteatzen da baina lehen etapan bakarrik. Esaten da jolasa lehen mailako tresna hezitzailea dela, baina lehen urteetarako baino ez da baliagarria, eta, aurrerago, jarduera ez oso formal, ez oso serio eta produktiboak utzi behar dira, eta haurrek curriculum-edukiak ikasten jardun behar dute. Hezkuntza-mailan gora egin ahala gutxiago jolasten da eta jolas espontaneoa sustatu beharko litzateke, baina kontuan hartzen hau gehiegi erregulatzeak jolasa izateari uzten diola.
Askotan haurrak ezin du etxean korrika egin, eta korrika egin nahi badu, leku jakin batzuetan eta bere gurasoekin hurbildu behar da. Jolasteak ez luke gurasoen laguntza behar, baizik eta haiek utzi beharko liekete haurrei askatasunez jolasten. Umeak kanpoan daudenean jolasten lagunekin, gurasoek parte-hartzeak askotan eragiten du haurra ez ikastea
Inguruneari dagokionez, hirietan haurrei jolasten uzten ez dieten arauez betetako parkeak daude. Gakoa ez da haurrei egokitutako hiriak egitea, baizik eta egoerak birplanteatzea, haurrek giro demokratikoago batean bizi ahal izateko. Landa-eremuan hirietan baino leku zabal eta lorategi gehiago daude jolas askea sustatzen dutenak, eta hauek hirian desagertzen ari dira haur-parkeen ordez.
Haur-parkeak armak dira politikarientzat, hauek hirietan sortzen dituztelako haurren beharrak kontuan hartu gabe eta helduen onarpena bilatzen. Baina jolasak arriskua ekarri behar du berekin, eta arriskuak haurren artean zuhurtzia lortzea dakar, aldi berean hauen autonomia sustatzen.
Beste aldetik, gaur egungo jostailuei dagokionez, hauek merkatuaren interesei erantzuten diete, merkataritza- jarduera izaten. Jostailuak onak dira jolasa sustatzen eta irudimena garatzen badute. Baina gaur egungo jostailu gehienak ez dute baldintza hau betetzen, adibidez jostailu hezigarriak bezala gurasoen eskaria direnak, haurren jolasa erabilgarritasun bat izateko sortuak direnak. Jolasteko materialak zenbat eta irekiagoa izan eta xehetasun gutxiago izan, orduan eta aukera gehiago izango ditu jolasteko; horregatik jostailu hoberenak naturan aurkitzen direnak dira.
Honekin batera, jostailuek gero eta gehiago ordezkatzen ari dira gailu teknologikoen ordez. Hauek laguntzen dute gurasoei seme-alabengandik libratzeko eta lasai egoteko. Baina gurasoen benetako lana izan beharko zen haurrei bideo-jokoak aztertzeko eta kritikoak izateko tresnak ematea. Beste aldetik ere aipatzen da bideo-joko formatiboak testu-liburu bat bezalakoak direla eta umeengan arbuioa sortzen dute, baina haurrek hauek nahiago dituzte liburu bat irakurri baino. Bideo-jokoek ere lortu dute helduek jolasten jarraitzea lotsatu gabe.
Laburbilduz jolasa behar antropologiko bat da, bizitza osoan gauzatzen dena kantitate ezberdinetan. Honi esker ikasten dugu eta ikasten duguna barneratzen dugu. Jolastea bizitzatik banaezina da eta hau horrela izanda, helduek duten jolasaren ikuspegia oso pobrea da. Horregatik edozein adinetan jolastea nomalizatu beharko litzateke.
Samthing Visual. (20 de julio del 2015). Reportaje lineal "Imagine Elephants" [Video]. Youtube. https://www.youtube.com/watch?v=-Y_lQNJPE6s&feature=emb_title
Comentarios
Publicar un comentario