Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?
Berritzegune Nagusiak 2020ko ekainean, Covid-19 sortutako egoeraren ondorioz, hitzaldi digital batzuk antolatu zituen. Hauek irakasleentzat bereiziki zuzenduta zeuden eta 1000 irakasle baino gehiago parte hartu zuten, baina publikoak dira eta edonor ikusi ditzake. Bertan Vincenç Arnaiz Psikologoak parte hartu zuen eta eskolek agoera honi aurre egiteko hainbat jarraibide eta aholku proposatu zituen.
Vicenç Arnaizek hasten du galdetzen nola nahi dugun gu 2020-2021 kurtsoa izatea koronabirusa sortutako egoera honek kontuan hartuta. Kontuan izaten du hezkuntzan lan egiten duten egoera eta ikastetxeen egoera nola dagoen, baina hitzaldian lortu nahi duena pedagogian zentratzea da.
Berak aipatzen du ikerketa baten ondorioa dela umeen 40% gaizki egon direla etxean itxita, eta umeen 60% ondo. Datu hau kontuan hartuta Arnaiz-ek ondorioztatzen du datu hauek kaltegarriak direla eskolentzat eta honek esan nahi du eskolek umeei eskainitako zerbitzua ez dela hainbesterako. Orduan, hau egiaztatzeko eskoletan ahal den guztia dokumentatu eta idatzi behar dela eskolan bertan hobekuntzak egiteko.
Jakina denez, berak esaten du haurrek ez dituztela solik behar sanitarioak, baizik eta hezigarriak ere, eta hau ez da bakarrik etxean lortzen. Honekin Arnaiz-ek egiaztatzen du umeak ez direla egon hain ondo etxeetan; eta gainera, idei hau indartzen du haurrek denboraldi honetan ez dituztela izan gizarte-harremanak edo behintzat ez lehen bezain hainbeste.
Irakasleei dagokionez, berak dio ez dituztela egoera honi egokitzeko zailtasunik izango beti daudelako berritzen eta berrikuntzaren bila, beti formatzen ari direlako. Gainera, Arnaiz-en ustez, Montessori, Pikler, Wallon eta Piaget hezkuntzan izandako proposamenak (autonomia, haurra errespetatzea, garapen indibiduala, jarduera indibiduala) konpatibleak dira pandemia egoerarekin. Haurrei lagunduko dietela beste ume batzuk bistan izatea argitzen jarraitzen du, baina besteen jarduera ez duela berea ordezkatu behar, bakarrik erreferentzia puntuak direla.
Arnaizek kontuan hartzen du ere aurreko eredu hau inguruaren antolaketan oinarritzen dela, eta era egokian haurrera eramateko dena antolatuta egon behar da haurra autonomoa izateko. Gela barruan hobeto da material gutxi edukitzea baina beti kontuan izanda material horiek aldatzen joan ahal direla. Gainera, irakaslea ere ingurunearen parte izan behar da eta hau eragiten du haurrak estimulatuak sentitzea, haurrak hobeto egokitzea, esperimentatzeko gogoak izatea eta motibatuta egotea.
Aipatutako idei guzti hauek kontuan izanda, esan beharra dago nola Arnaizek ikusten du eskola haurrentzat behar handia dela. Garrantzitsua da esatea nola eskola umeengan izaten duen eragina funtsezkoa dela haurren garapenerako. Gainera, bera irakasleei animatzen die gelara itzultzera, eta sustatzen du autonomiaren alde dauden metodologiak erabiltzera.
Baina orain ikusita Covid-19 gizartean izaten ari den eragina, aipatzekoa da oso zaila dela gelara itsultzea era seguru batean, eta are gehiago Haur Hezkuntzan. Haur Hezkuntzako haurrek kontaktu-harremanak behar dituzte, eta gainera kontuan izaten umeek edozer ahora eramaten dute. Irakasleak hor egon arren, kutsatzeko arriskua handia da eta oso zaila da guztia garbi mantentzea.
Laburbilduz, Covid-19 sortutako egoera hau eragin du eskoletan behar sanitarioak eta hezigarriak asetzea aldi berean, eta, zaila izan arren, posiblea izan daiteke biak konpatibleak direlako haien artean. Gainera autonomia sustatzen duten metodologia erabiltzeak prozesu hau erraztu dezake.
Aurretik esandakoari erreparatuz, haurrek dena ahora eraman arren, material kantitatea egokia bada eta multzoak egiten badira materiala ateratzeko ez lirateke egongo kutsatzeko hainbeste arrisku eta honekin batera, irakasleek haurren arteko harremanak sustatzea egokia izango zen baina umeen kantitatea kontuan hartzen. Honekin, Arnaizek aipatu duen bezala, lortuko zen haurrek hobeto sentitzea eskolara itzultzerako momentuan eta eskolako prozesu osoan.
Arnaiz Sancho, V. Vicenç Arnaiz "Curso 2020-2021 ¿Qué podemos hacer para que sea un buen curso?" [Video]. Youtube https://www.youtube.com/watch?v=jyJHDLEzBf4&feature=youtu.be
Comentarios
Publicar un comentario