Loczyn irakaslearen lana


Bernard Golsek eta Miriam Rassek, Bernard Martinok zuzendatutako Loczy, una escuela de civilización filma 2015ean atera zuten, Loczy institutuari buruzko hainbeste lan batzuk egin ondoren. Gaur egun, filma salgai dago, baina ez da posible online ikustea. Bertan, Loczy eskola besteengan bereizten dituen ezaugarriak aurkezten dira.


Loczy Budapesten kokatuta dagoen institutua da, Emmi Pikler sortutakoa. Pikler ikusi zuen, Bigarren Mundu Gerra amaitzerakoan, Budapesten umezurtz asko zeudela edo haien gurasoak ez zituztela nahi, eta premia hori betetzeko Loczy sortu zuen. Denboraren poderioz, umezurtzen kantitatea murrizten joan zen eta Loczy umezurztegi batetik izatetik haur eskola batera izatera pasatu zen.




Institutuko irakasleak adierazten dute Loczy umezurtegia zenean haurrak orain baino hobeto ezagutzen zutela, orain egunero ere umeekin egon arren. Umezurzteko umeak askatasun motriza handiagoa zuten eta orain nabaritzen dute haurrak motrizitate zailtasunak dituztela. Esaten dute ere umezurzteko haurrak konpontzen zituzten, eta orain duten umeak ez.


Sentsazio hauek ez dute esan nahi gurasoekin bizitzen diren haurrak txarrako garatzen direla, baizik eta gurasoekin haurrak azkarrago bizitzen dira, gurasoek etxean presaka egoten ditelako; eta hau eragiten du haurren garapenean hutsegite batzuk egotea. Gainera, haurrek egunerokotasuneko ekintzak bakarrik egiten ikasi arren, etxean gurasoek jarraitzen dute hauek egiten eta ez dute haurren autonomia sustatzen. Loczyko haurren gurasoek irakasleek erabiltzen duten hezitzeko modu berdina ez erabili arren, bertan erabiltzen den hezitzeko era onartu beharko dute eskola eta familiaren arteko harremana ona izateko.

 

Loczyn haurraren garapena errespetatzen da. Ez zaie presarik sartzen haurrei eta behar duten denbora errespetatzen lortzen da hau. Haurrei behar duten denbora eskaintzen zaie arauak ikasteko eta errespetatzeko. Gainera, haurrek esperientzien bidez ikasten dute askatasunez mugitzen ahalbidetzen zaielako, haiengan inork eragiten. Honekin batera esan daiteke irakasleak ez dituzte zehazki haurra estimulatzen, haurra bera da estimulazio eta motibazio hori sortzen duena. Horrela umeek bere buruerakiko errespetua barneratzen dute; Loczy ez da galtzeko lekua, baizik eta haurra bere burua aurkitzeko lekirik aproposena da.


Irakasleei dagokionez, hauek apalak dira. Hau ikusi ahal da irakasleek adierazten dutenean hauek eta haurra mail berean ikusten dutela, eta laguna edota beste heldu balitz bezala tratatzen dute. Umeen eta irakasleen artean ez dago guraso baten bezalako harremana, baizik eta lagunen arteko harremana; eta haurra erlazio horretan ikasitakoa beste haurrekin ere praktikara eramaten du jokabideen bidez. Gainera, haien artean ez dago boterearen pertzepzioa baina bai autoritate irudia, eragiten duena irakasle eta haurraren artean talde bat sortzea eta bien artean adostutako atentzio mail egokia eskaintzea.


Honekin batera, irakasleak materialak jaso eta eskaintzen diote haurrei, eta lurreko jostailuak jaso eta materialak eta espazioak garbitzen dituzte. Jokaera hauek eragin daiteke kanpotik aditzera irakasleek umeen morroiak direla, hau horrela ez izan arren. Irakasleek egiten dutena umeen beharrak asetzea da eta aldi berean harreman osasuntsuak sortzen dituzte leku horretan haurra era hoberenean garatu dezan.




Irakasleen lana ez da soilik haurren garapenean laguntzea eta beharrak asetzea, baita nortasun propioa eraikitzen laguntzea ere. Horretarako irakasleek haurraren nortasuna mantentzen dute eta ume bakoitzaren nortasunera egokitzen dira. Gatazken aurrean haurrei enpatia erakusten diete, eta ondoren konponbidea aukeratzen uzten diete. Irakasleek ez dute beldurrik haurren gatazketan parte hartzeko eta  egoera konpontzeko biderik egokiena hitz egitea dela erakusten diete. Hau eragiten du haurren artean, eta baita irakasle eta haurren artean ere, konfidantza sortzea eta komunikazioa sustatzea. Loczyn ere ez daude zigorik eta ez da inoiz esaten ume bat txarra denik edo gaizki portatu denik, haurrak bere baitan beti onak direlako. 


Lehen aipatu denez bezala, Loczyn erritmo lasaia eta osasungarria mantentzen da, eta garrantzi handia ematen zaie higiene momentuei. Bertan harremanak ere sendotzen dira irakasle eta haurraren artean, baita komunikazioa ere; irakasleak denbora guztian egingo duena kontatzen dio haurrari, bien arteko konfidantza indartzen. 


Amaitzeko, garrantsitzua da esatea Loczyko irakasleen ikuspegitik, irakaslek denbora guztian pendiente egotea haurren beharretan umeen beste behar bat dela. Gainera, hau sentimenduekin egitea beharrezkoa da, baina beraien benetazko sentimenduak erakutsi gabe. Loczyko irakasle edo zaindari izateko denbora eta formakuntza asko behar da, eta batez ere denbora asko igarotzea behaketan, haurren behaketan zein beste irakasleen behaketan. 




Golse, B., Rasse, M. (Productores). Martino, B. (Director). (2015). Loczy, una escuela de civilización [DVD].

Comentarios

Entradas populares de este blog

Jolasaren bidez ikasi

Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?