Eskola Publikoen borroka


“Hezkuntza salgai” dokumentala, hezkuntza publikoak gaur egun duen egoera aztertzen duen filma da, STEILAS Sindikatuak sortutakoa eta 2018an atera zen. Bertan ere eskola publikoa eta pribatuaren arteko ezberdintasunak aztertzen dira. Gainera, gaur egun, hezkuntza-prozesua enpresa-beharrak asetzeko pentsatuta dago.




Esaten da hezkuntza bizitza osorako eskubidea dela. Honen barruan bereizten da eskola publikoa, itunpekoa eta pribatua. Aipatzen den bezala, eskola publikoa herritarrek prestakuntza jasotzeko duten eskubideari erantzuten dion erakundea da. Gizateriaren aldeko langileriaren konkista izan da eskola publikoak lortzea, baina aldi berean oso zigortua izan da erakunde hau eskubide publiko horiek pribatizatzeko helburuarekin.


Historian zehar hezkuntza hainabat aldaketa jasan behar izan ditu. Trantsizio garaian Estatuak Vaticanorekin hitzarmen bat sinatu zuen, oraindik indarrean dagoena, esaten duena eskola publikoetan erlijioaren ikasgaia eman behar dela. Beste aldetik, 1980. urtearen inguruan Autonomia Estatutua inposatu zen, esaten duena hezkuntzaren agintea autonomia-erkidegoei dagokiela, baina hau ez da bere osotasunean betetzen hezkuntza baldintzatuta dagoelako, Madriletik imposatzen direlako hezkuntza-lege nagusienak. Gainera, EGB sartu zenean diru asko inbertitu zen hezkuntzan, sortzen ari zen industria berrirako prestatutako langile-kopuru handia behar zelako.


Oraindik ere, hezkuntzarako lege eta erreforma berriak ateratzeko, profesionalei kontsultatzen zaie hezkuntzan sistema osatzen dutenei arren; hau da, lege horiek irakasleei edo ikasleei galdetu gabe, eta hauek dituzten beharrak kontuan hartu gabe egiten dituzte. Hau gertatzen da hezkuntza eskubide bat dela alde batera aldentzen delako eta zerbait probetxuzkoa izan behar den bezala aurkezten delako. Gainera, ikasleak inbertsore bezalak kokatzen ditu, adierazten beraien etorkizunerako inbertitzen ari direla.


2012an Europako Batasuna Rethinking Education dokumentua aurkezten zuen. Bertan aipatzen da hezkuntza merkatuen gora-beheeretara egokitu behar dela; hau gomendioa da, baina horrela izan arren Estatuak bere egin du gomendio hori. Honekin ondoriozta daiteke hezkuntza sistema pentsamendu kopitalistan oinarrituta dagoela, hau da, langileak ikasleak dira eta nagusiaren agindurien mende daude, eta hauek zuzendari baten mende daude aldi berean. Gainera, puntu eta baliabide gehiago lortzen dute  emaitzen arabera, eskolen arteko lehiakortasuna sustatzen eta inmigranteak aldentzea bultzatzen.


Helburu kapitalista honekin, enpresa garrantzitsu batzuk hezkuntzan sartzen ari dira, Kutxabank edo La Caixa bezala, eta pedagogiaren manipulazioa sustatzen dute. Hau ikus daiteke, adibidez, Montessoriren pedagogian. Bertan haurren garapenerako egokitutako altzariak erabiltzen dira eta Ikea horretaz elikatzen da, saltzen dituzten altzariak egokitzen eta aitzaki horrekin gehiago saltzen.




Kapitalismoa hezkuntzan nabaritzen dela beste adibide argi bat PISA proba da. Proba hau OCDE sortu du eta hau ekonomia lankidetza eta garapenerako erakundea da, eta ez hezkuntzarako erakundea. Gainera, proba hau ez da ikasleen beharretara egokitzen interes ekonomikoak dituelako. Horren bidez eskolaren kontrol ideologikoa egiten da, erabateko doktrinamendua inposatuz. Ebaluazioa azterketetan oinarritzen da, eta hauek aldi berean memorizazioan oinarritzen dira, ikaslehen arteko lehiakortasuna, ezer ez barneratzea eta ikasleak zenbakiak balira bezala tratatzea eragiten.


Gaur egungo eskola publikoetan dibertsitate gehiago, ikasle kopuru gehiago eta diru laguntza gutxiago somatzen da. Aldiz, eskola pribatuetan diru gehiago hartzen ari dira eta hau salatu beharko zen jokabidea da. Hezkuntza publikoa izan beharko zen erakunde guztietan, instrukzioa haurren eskubidea delako. Hezkuntzako komunitateak testuinguruari erantzuteko, sortu beharko ditu bere hezkuntza proiektu propioak, ebaluazio sistema propioak eta hobekuntzarako berrikuntza proiektuak; eta hauek eskolen autonomia eta askatasuna bultzatuko dute.




Honekin batera, Euskadi itun-ehuneko handiena duen Estatuko erkidegoa da. Euskadiko ikastetxeen %50 inguru itunpekoak dira, eta Europar Batasunekin konparatuz datu hauek larritzekoak dira, izan ere, mota honetako ikastetxe gehien dagoen lurraldea da. Itunpeko eskoletan finantzaketa publikoa dute eta, hala ere, familien kuota bat kobratzen dute. Gainera, eskola pribatuen eta itunpekoen diruaren zati bat, lehen aipatutako hezkuntzarekin negozio bat egiten ari diren enpresatara doa.


Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat azken urteetan sortzen ari den segregazio prozesua da. Eskola publikoan, ikasle autoktonoek ihes egiten dute eta hauek ikasle immigranteek edo beste herrialde batetik etorritako familia duten ikasleek ordezkatzen dituzte. Gainera, gehienetan maila sozioekonomiko baxua dute, eta eskola publikoak ikasle mota horrentzako ghettoak direla dirudite.


Hezkuntza feministari dagokionez, esan beharra dago gaur egun aurrera eramaten diren curriculumak ikuspegi androzentriko batean oinarritzen direla, hau da, gizona da honen abiapuntua. Zehazki, androzentrismoaren ikuspegiko gizon hau, gizon txuria, boteretsua eta heteresexual bezala irudikatzen da. Ikuspegi honekin bukatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko pedagogia feminista beharrezkoa da. Emakumeei isilik egon behar garela erakutsi digute eta isiltasun horrekin amaitu behar da.


Laburbilduz, hezkuntza hobe bat sortzeko ikastetxeek interes komertzialak dituzten enpresa eta erakundeekin dituzten harremanak hautsi egin behar dira, eta guztion ongizatea bilatuko duen hezkuntza eraiki. Sistema publiko aske bat behar da, interesik gabekoa, guztientzat, inklusiboa, berdintasunean oinarritzen dena, aukera berdinak denentzat bermatzen dituena, lehiakorra ez dena, laikoa eta herritar kritikoak eta kontzienteak zein sortzaileak sortzen dituena. 




Education, R. (2012). Investing in skills for better socio-economic outcomes. European Commission, Strasbourg. https://www.cedefop.europa.eu/files/com669_en.pdf 


Lopez de Sabando, Z. (2019ko ekainaren 4). Hezkuntza Salgai - Educación en venta [Bideo]. Youtube. https://www.youtube.com/watch?v=JCv_Katd6uY


Comentarios

Entradas populares de este blog

Loczyn irakaslearen lana

Jolasaren bidez ikasi

Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?