Azken Sarrera

Portfolio hau Irakasle Funtzioko ikasgaian arreta gehien deitu didaten gaietan oinarrituta dago. Azken lauhilabete honetan tertulia dialogikoen bidez eta bideo forumen bidez irakaslearen funtzioa zein den haur hezkuntzan eta honek daukan garrantzia ikasi eta garatu dugu eta era ezberdin batean irakaslearen funtzioak dituen kontzeptuak barneratu ditugu. 


Aurkeztutako 1. sarreran, Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?, galdera honi erantzun nahi zaio. Hau erantzuteko, Vicenç Arnaizek gai honen inguruko hitzaldi batean parte hartzea oinarria hartzen da eta bera hainbat gomendio ematen ditu. Gainera, haurren sentimendua kontuan hartu behar dela adierazten du eta umeen egoeran jarri behar dugula arreta, jarduerak egokitzen baino; izan ere, irakasleak beti egoten dira berritzen, eta gelako jarduerak bizi dugun egoerara egokitzea dirudiena baino errazagoa da. Bera adierazten du Montessori, Pikler, Wallon eta Piaget hezkuntzan izandako proposamenak (autonomia, haurra errespetatzea, garapen indibiduala, jarduera indibiduala) konpatibleak direla pandemia egoerarekin. 




Hurrengo sarrera Jolasaren bidez ikasi izan zen. bertan jolasaren garrantzia aurkezten da eta nola gaur egun helduek honetan eragin handia dute. Izan ere, jolasaren bitartez haurrek nabari den baino gehiago ikasten dute eta helduek eskubide hori kentzen ari diote. Gainera, haurrei eskolaren bidez edo eskolaren kanpoko jardueren bidez orduteguia betetzen diete probetxuzko jarduerak egiteko helburuarekin, kontuan izan gabe haurrek benetan duten jolasteko beharra. 


Ondoren Zer da Konfiantzaren Pedagogia? sarrera sortu nuen. Bertan Arizmendi ikastola nola funtzionatzen duen ikusi daiteke. Hauek garrantzi handia ematen diote haurrak seguruak sentitzeari, eta eskola eta familiaren arteko harremana ahalik eta naturalena izateari. Honetaz gain, haurren autonomia bultzatzearen alde daude eta hainbat txoko proposatzen dituzte haurrek aukeratzeko. Beste alderdi on bat da denbora gehienetan adin ezberdineko haurrak nahasten dituztela, haur handienek txikiak zaintzea eta txikienek nagusiengandik ikastea eragiten.




Loczyn irakaslearen lana sarreran ikus daiteke nola bertan irakaslearen funtzioa erabat ezberdina dela. Irakasleek ulertzen dute umeak eta haiek mail berean daudela eta berdinak balira bezala tratatzen dute. Gainera, haurren aukerak errespetatzen dituzte hauen nortasun propioaren eraikuntza sustatzen, eta aldi beren haurren autonomia sustatzen dute egunerokotasuneko jarduerak praktikatzen. 


Azken sarrera Eskola Publikoen Borroka da, eta eskolen testuinguru sozioekonomikoa  ulertzeko erabilgarria da. Betan ikus daiteke eskola moten artean jerarkia bat sortzen dela, eskola publikoak mailarik baxuenean utzita. Hau eskola publikoak salatzen dute, hauek direlako behar handiagoak dituztenak. Honengatik hezkuntza honela izan beharko zuen:  publikoa, askea, inklusiboa, berdintasunean oinarritzen dena, aukera berdinak denentzat bermatzen dituena, lehiakorra ez dena, laikoa eta herritar kritikoak eta kontzienteak zein sortzaileak sortzen dituena. 




Ondorioz, esan dezaket porfolio honetan ez dira irakasle funtzioko kontzeptu guztiak barne hartzen, baina bai irakaskuntza prozesu hoberena lortzeko beharrezkoak diren alderdiak kontuan hartzen ditu. Egunen batean alderdi guztia hauek kontuan hartzen duen irakaslea espero dut izatea, hau da, eskola publiko batean lan egiten duen irakaslea haurren beharrak kontuan hartzen dituena, autonomia sustatzen duena eta jolasa bultzatzen duena, eta honen bidez ikasten jarraitzen duena.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Loczyn irakaslearen lana

Jolasaren bidez ikasi

Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?