Aurkezpena

Kaixo, Silvia Martin naiz eta lotsatia, baina ausarta naiz; nagia, baina langilea; burugogorra, baina beti ikasteko prest; txikia, baina hazten. Horrela naiz ni.

Betidanik ikasteko gogo handiak izan ditut eta nire inguruan zeuden pertsonetaz elikatzen nintzen. Horregatik beti inguratu naiz gehien irakats ziezadaketen pertsonataz. Txikia nintzenean auzokideaz, herrikoetaz eta familiaz inguratzen nintzen, eta denborarekin lagunetaz eta ikaskidetaz inguratzen hasi nintzen. 


Txikitatik nire gelako handiena izan naiz eta horregatik, beti sentitu dut erantzunkizun bat nuela txikiengatik.  Beti izan dut gustoko haur txikiekin egotea, eta ez hainbeste nire adin parekoekin edo handiagoekin. 


Herriko lagunak nire bizitzako ikasketan funtsezko pilareak izan dira. Haiei esker balore asko ikasi ditut enpatia, maitasuna, errespetua, pazientzia eta iraunkortasun bezala. Gure arteko elkarbizitza oroitzapenaz osatuta dago eta hori da gure lokarririk indartsuena. 


Aipatu dudan bezala, beti egon naiz nire familiaz inguratuta. Txikia nintzenetik nire gurasoak hezi naute kontuan hartzen zer zen hoberena niretzat. Arrazoiketaren garrantzia erakutsi naute, baita egiten dudan guztia ona izan dadin nire etorkizunerako. 


Nire familiako beste kideak ere izan dira oinarriak nire ikaskuntzarako eta, nire ustez, familia handia edukitzea eragin handia izan du hori lortzeko. Bereziki nire lehengusinaren jaiotza erabakigarriaa izan zen nire etorkizunerako. Bera erakutsi zidan benetan haurrentzako zaletasuna dudala. 


Beste ikaskuntza talde garrantzitsu bat izan da aisialdi taldea. Nire bizitzako 10 urte pasa ditut aisialdiaren barne, eta erdia begirale bezala. Hain beste urte ondoren, konturatu naiz gehiago ikasten dela begirale bezala gazte baino eta etengabeko ikasketa pertsonala dela begirale izatea. 


Azken ikasketa taldea nire bizitzan eta eguneratuena nire lagun taldea da. Haiek lagun eta familia arteko nahasketa dira. Guztiok guztion artean zaintzen eta laguntzen gara. Beti proiektu berriak sortzeko prest gaude eta talde-lan oso onak sortzeko gai gara. Konfiantza zen den erakutsi didate eta egunero erakusten didate konfiantza hori mantentzen dela.


Lagunak, familia, herrikoak, gela kideak eta aisialdi taldekoak, hauek dira nire bizitzako ikaskuntzan parte hartzen duten taldeak. Esanak esan, oraindik hazten ari naiz eta asko falta zait ikasteko, baina ez zaizkit ikasteko gogoak falta. 



“Ezina ekinaren ekinez egina”


Comentarios

Entradas populares de este blog

Loczyn irakaslearen lana

Jolasaren bidez ikasi

Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?