Zer da Konfiantzaren Pedagogia?


Arizmendi ikastola Haur Hezkuntzarako “erdu” proiektua proposatzen du. Proiektu honetan, ikastolak sartu berri diren haurrei harrera egiten die eta 0-6 urte bitarteko etapan, gerorako, batez ere haurren garapenerako, lagungarriak izango diren oinarriak finkatzen ditu. Etapa honetan haurrak testuinguruarekiko oso sentikorrak dira eta inguruneak eragin handia izaten du haiengan. Horregatik ikastola honek behaketaren psikologia proposatzen du, eta behaketarekin baieztapenak egiaztatzearen posibilitatea dago; ondorioz pedagogiaren oinarri fidagarriak eraikitzen dira.




Ikastolako familien harreran, hasieratik guraso eta eskolaren arteko harremana sortzea proposatzen da konfidantza giroa sortzen, eta hau haurrek nabaritzen dute. Familia eta ikastolako harremana segurua bada haurra segurtasun hori ere sentituko du eta hau eragingo du haurrak disfrutatzea eta esploratzeko gogoak izatea. Familia eta, bereiziki, ume bakoitza dakarren “motxila” kontuan hartzen da harrera ahalik eta hoberena egiteko eta egokitzapen aldia errazteko. 


Gainera ikastolan ere “guraso eskola” proposatzen da. Gurasoek haurren heziketan parte hartu nahi dute eta eta horretarako hezitzen dira. Guraso eskolak ezagutzak, norabideak eta jarraibideak ematen dituzte hau hobeto egiteko. Konfidantzan eta berdinen arteko hezkuntzan oinarritzen dira, eta haurren garapen emozionala eta kognitiboa  indartzen dute aldi berean. 


Haurra ikastolara joaten den lehenengo aldian egokitzeko denbora hasten da. Denboraldi honetan haurra eta familia banandu behar dira, eta hau era naturalean sortzeko gurasoak haurrek behar duten deste denbora egon ahal dira gelan haiekin. Denborarekin, umea errespetatuz, konfiantza hartzen joaten da eta pixkanak familiaren albotik aldentzen da. Lehen aipatu denez bezala, umea segurua sentitzen denean esploraziorako eta behaketarako gogoak izango ditu.


Urte osoan zehar honelako sarrerak eta irteerak ere proposatzen dira, gurasoek gelara sartzen direlako haurrekin edo haurren bila, eta behar duten beste denbora egoten dira haiekin trantsizio momentu hauek era naturalean suertatzeko. Aldi berean, tarte hauetan guraso eta hezitzaileen arteko konplizitatea indartzen da, konfidantza berriz ere sustatzen.


Ikastolan, denbora gehienean, haurrak bi taldetan banatuta daude; 0 eta 3 urte bitartekoak eta 3 eta 6 urte bitartekoak. Baina aldi berean adinak nahastuta daude, eragiten ume handienek txikiei laguntzea eta txikiek handietaz ikastea hauei behatzen eta imitatzen. Haurrek hone bidez kooperazioa, integrazioa eta errespetua barneratzen dute.


Txikienak, lehenengo orduetan, haur bakoitza bere egoera emozionalaren arabera edo erritmoaren arabera gelako proposatutako testuinguru batean edo bestean egotea aukeratzen du; adibidez plastilinarekin jolastea, eraikuntzak egitea, arlo motorra garatzeko estrukturara joatea, alderdi sentsorila garatzeko esperimentazio txokoa edo lasai egoteko imaginarium txokora joatea. 


Honekin batera esaten da haurra ikasten duen bitartean, instrukzioan, enegia gastatzen duela eta berreskuratzeko olgeta momentuak behar dituela. Gaztelaniaz “recreo” hitza, “re” eta “creo” banandu ahal dena, “berriro eraikiz” osatuta dago. Hau esan nahi du haurra jolasten duen bitartean energia berriro hartzen duela,  gero berriro ikasteko prest egoteko. 


Gelan ere autoestimua indartzen da garapen mail bakoitzerako egokitutako erronkak proposatzen. Erronkak zailegiak baldin badira haurra gaizki sentituko da ezin izango duelako hori lortu. Aldiz, egokiak badira haurra gogotsu berriro egin nahi izango ditu, horregatik garrantzitsua da hauek egokitzea. Autoestimua bakoitza bere buruarekin duen maitea da; batek ez badu bere burua baloratzen ez du bere burua maitatuko. Erronkak egokiak badira, haurrak hauek lortzen dituenean bere burua gehiago balioztatuko dute, autoestimua indartzen.


Ikastolako proiektu arkitektonikoa pedagogikora egokitu egin da, haurrak esploratzeko behar dutena oinarri hartuta. Zientzi enpirikoek dioten bezala haurrak esploratzeko behar dute inguruak zabalak izatea, hiru dimentsiotakoak, erakargarriak eta kuriositatea bultzatzen dutenak. Haurrek leku hauetan beraien mugak jarri behar dituzte, eta ez lekuak haurrei mugak ipini.




Txokoak ikasten jolasteko eta jolasten ikasteko izaten direla esaten da. Haurrak sortzeko askatasuna eta gauzak gaizki egiteko askatasuna izan behar dute eta horretarako, irakasleen eta beste ikasleen laguntza behar dute. Ikastolan 6 txoko ezberdin proposatzen dituzte: mail-jolasen txokoa matematika lantzeko, egunerokotasuneko jarduerak aortzeko txokoa jolas-sinbolikoa sustatzen duena, mozorratzeko txokoa berriro jolas-sinbolikoa sustatzen duena, eraikuntza txokoa, ordenagailu txokoa matematika eta hizkuntz jolasekin, eta manipulatzeko txokoa esperimentatzeko. Haurrak aukeratzen dute zein txokoan egon eta txandak errespetatzen ikasten dute. Haurrek egon diren txokoak gometxekin taula batean markatzen dute. Irakasleak bitartean behatzen du eta haurrei gonbidatzen die egon ez diren txokoetatik pasatzera. 


Garrantsitzua da haurra eta irakaslea, bata bestearekin gustura egotea, beti ere haurrari norekin egon edo zer egin aukeratzen uzten. Hau eragiten du irakasleak atsegin duen guztiari haurrak gustua aurkitzea. Horregatik garrantzia handi du irakasleak duen jarrerak eta jokabideak haurren aurrean, hauek haurren jokabide egokiak eta hoberenak sustatu beharko dutelako. 


Konfiantzaren pedagogian beste jarduera garrantzitsu bat lan-proiektuak dira. Umeen insteresetatik gai bat aukeratzen da eta haurrek etxetik dakitena kontuan hartzen da informazioaren bilaketan. Ondoren gelan informazio hori osatzen eta gehitzen da, ariketak egiten eta material anitzak erabiltzen.


Amaitzeko ikastolan inguruarekiko errespetua proposatzen dute landareen zainketaren bidez. Haurrek nabaritzen dute haiek ere naturaren parte direla, eta lurrarekin kontaktu hori garapen motorra garatzeko oso lagungarria da. Honekin batera, ikastola eta herriaren arteko harremana ere sustatzen dute, jarduera tradizionaletan parte hartzen eta tradizioa haurrei irakasten.



Arizmendi Ikastola. (2014ko uztailaren 11). Konfiantzaren Pedagogia [Bideo]. Youtube.  https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg&feature=emb_title


Comentarios

Entradas populares de este blog

Loczyn irakaslearen lana

Jolasaren bidez ikasi

Eta Covid-19 egoerarekin eskoletan zer?