Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2020

Azken Sarrera

Imagen
Portfolio hau Irakasle Funtzioko ikasgaian arreta gehien deitu didaten gaietan oinarrituta dago. Azken lauhilabete honetan tertulia dialogikoen bidez eta bideo forumen bidez irakaslearen funtzioa zein den haur hezkuntzan eta honek daukan garrantzia ikasi eta garatu dugu eta era ezberdin batean irakaslearen funtzioak dituen kontzeptuak barneratu ditugu.  Aurkeztutako 1. sarreran, Eta Covid-19 egoerarekin esko letan zer? , galdera honi erantzun nahi zaio. Hau erantzuteko, Vicenç Arnaizek gai honen inguruko hitzaldi batean parte hartzea oinarria hartzen da eta bera hainbat gomendio ematen ditu. Gainera, haurren sentimendua kontuan hartu behar dela adierazten du eta umeen egoeran jarri behar dugula arreta, jarduerak egokitzen baino; izan ere, irakasleak beti egoten dira berritzen, eta gelako jarduerak bizi dugun egoerara egokitzea dirudiena baino errazagoa da. Bera adierazten du Montessori, Pikler, Wallon eta Piaget hezkuntzan izandako proposamenak (autonomia, haurra errespetatzea, ga...

Eskola Publikoen borroka

Imagen
“Hezkuntza salgai” dokumentala, hezkuntza publikoak gaur egun duen egoera aztertzen duen filma da, STEILAS Sindikatuak sortutakoa eta 2018an atera zen. Bertan ere eskola publikoa eta pribatuaren arteko ezberdintasunak aztertzen dira. Gainera, gaur egun, hezkuntza-prozesua enpresa-beharrak asetzeko pentsatuta dago. Esaten da hezkuntza bizitza osorako eskubidea dela. Honen barruan bereizten da eskola publikoa, itunpekoa eta pribatua. Aipatzen den bezala, eskola publikoa herritarrek prestakuntza jasotzeko duten eskubideari erantzuten dion erakundea da. Gizateriaren aldeko langileriaren konkista izan da eskola publikoak lortzea, baina aldi berean oso zigortua izan da erakunde hau eskubide publiko horiek pribatizatzeko helburuarekin. Historian zehar hezkuntza hainabat aldaketa jasan behar izan ditu. Trantsizio garaian Estatuak Vaticanorekin hitzarmen bat sinatu zuen, oraindik indarrean dagoena, esaten duena eskola publikoetan erlijioaren ikasgaia eman behar dela. Beste aldetik, 1980. urtear...

Loczyn irakaslearen lana

Imagen
Bernard Golsek eta Miriam Rassek, Bernard Martinok zuzendatutako Loczy, una escuela de civilización filma 2015ean atera zuten, Loczy institutuari buruzko hainbeste lan batzuk egin ondoren. Gaur egun, filma salgai dago, baina ez da posible online ikustea. Bertan, Loczy eskola besteengan bereizten dituen ezaugarriak aurkezten dira. Loczy Budapesten kokatuta dagoen institutua da, Emmi Pikler sortutakoa. Pikler ikusi zuen, Bigarren Mundu Gerra amaitzerakoan, Budapesten umezurtz asko zeudela edo haien gurasoak ez zituztela nahi, eta premia hori betetzeko Loczy sortu zuen. Denboraren poderioz, umezurtzen kantitatea murrizten joan zen eta Loczy umezurztegi batetik izatetik haur eskola batera izatera pasatu zen. Institutuko irakasleak adierazten dute Loczy umezurtegia zenean haurrak orain baino hobeto ezagutzen zutela, orain egunero ere umeekin egon arren. Umezurzteko umeak askatasun motriza handiagoa zuten eta orain nabaritzen dute haurrak motrizitate zailtasunak dituztela. Esaten dute ere um...